LAZKAO - Aste honetan emango diote Lazkaon hasiera herriko San Prudentzio jaiei. Hori dela eta, plaza alboko aparkalekua itxita egongo da gaur arratsaldetik aurrera, eta horregatik, Udalak deia egin du mesedez bertan autorik ez uzteko. Jaiak iraun bitartean itxita egongo da, bertan jartzen baitira barrakak, eta inguruan txosnak. Festak pasa ostean, berriz ere erabilgarri egongo da autoentzat.