XIX. Astronomia Astea ospatuko du Arkamurkak apirilaren 4tik aurrera
Hiru hitzaldi izango dira elkartearen aretoan eta azken egunean eguzki eta gau-behaketak egingo dira
Zarautz - Zarauzko Arkamurka Natura Elkarteak, beste behin ere, Astronomia Astea antolatu du, eta aurtengoan XIX. edizioa ospatuko du taldeak apirilaren 4an hasi eta 8a bitartean. Hala, guztira, hiru hitzaldi interesgarri eta eguzki eta gau-behaketak egingo dituzte. Hitzaldi guztiak Arkamurkaren aretoan (Santa Marina 2, 2) izango dira 20.15etan.
“Bagatoz burua altxa eta zeruari erreparatzeko asmoz. Eta ez zeruari bakarrik, unibertsoari eman nahi diogu begirada, ohiko moduan. Horretarako zientziaz baliatuko gara, baina baita irudi, musika eta emozioaz ere”, aurreratu dute Arkamurkatik. Ekitaldiak antolatzeko Zarauzko Udalaren, Torreoia Bizirik taldearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deba Garaiko Astronomia taldearen eta Grupo de Ciencias Planetariasen laguntza izan du Arkamurka taldeak.
Esan bezala, apirilaren 4an, datorren asteartean, ekingo diote asteari eta Unibertsoa etxeko saloian: astronomia margolaritzan, musikan eta zineman izeneko hitzaldia eskainiko du Arkamurkako kide den Iñigo Elorzak. Modu honetan, artearen bitartez unibertsoari egindako begirada batzuk ekarriko ditu gogora, bertaratzen direnen zentzumenen gozagarri. Asteazkenean, berriz, Jesus Arregi Bengoak, EHUko Unibertsitateko irakasle titularrak, Grabitazio-uhinak, dantza espaziala hi-tzaldia eskainiko du, eta Albert Einseinen Erlatibitate Orokorraren Teoria eta Newtonen teoria izango ditu hizpide. “Newtonen teoriak azal ezin zituen fenomeno horiek argitzeaz gain, fenomeno berriak aurresan zituen Einsteinek; hala nola, argi-izpien ibilbidearen okertzea masa baten ingurutik pasatzean eta grabitazio-uhinen existentzia. Azken fenomeno hori ez da esperimentalki neurtu duela urte bat arte; horren kariaz, fenomenoaren nondik norakoak ulertzen ahaleginduko gara, grabitazio-uhinak Unibertsoa azter-tzeko beste tresna bat direlako”, azaldu dute natur elkartetik.
Osteguneko hitzaldia, Bajo las nubes de Júpiter: La misión Juno, gazteleraz izango da eta EHUko ingenieritzako irakasle titularra den Ricardo Hueso Alonso izango da hizlaria.
Amaitzeko, larunbat goizean eguzki-behaketa egingo dute 12.00etatik 14.00etara Munoan. Hala, telekospio bereziekin eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak entzun ahal izango dituzte parte-har-tzaileek. Gauean, aldiz, 21.00etan Vista Alegre parteko Torreoira hurbilduko dira gaueko zerua aztertzeko asmoz.
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu y PSE-EE “sorprendidos” por el nuevo posicionamientos del PNV sobre las presas en Soraluze
-
El barco ‘Mater’ recogerá basura del mar en ocho municipios
-
Amparo Sánchez: "Dedicarle demasiada atención a los conflictos te hace pequeñito"
-
Astigarraga: La parcela del ambulatorio está lista para ser cedida