Legazpiko futbol zazpi txapelketan parte hartzeko aukera
Legazpi. Legazpiko Gazteak kirol elkarteak herriko futbol zazpi lehiaketan izena emateko epea ireki du. Taldeek apirilaren 10a baino lehen eman behar dute izena eta jokalarien izen-ematea apirilaren 10etik maiatzaren 7ra izango da. Txapelketaren webgunean eman behar da izena: futbolzazpilegazpi.eus. A.Z.