ordizia - Iritsi da Ordiziara Kimetz elkarteak antolatutako kontaketa lehiaketaren 23. edizioa. Parte har-tzeko epea irekita dago, eta apirilaren 17a baino lehen bidali behar dira lanak Barrena kultur etxera.
Kimetzek antolatutako kontaketa lehiaketan 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake. Aurkeztutako testuak orijinalak izan beharko dira, beste inon aurkeztu gabeak. Gaiari dagokionez, librea izango da. Hori bai, gutxienez, bost eta hamar orri bitarteko luzera izan beharko dute, eta euskaraz zein gaztelaniaz ida- tzita egon ahalko dira.
Lanak aurkeztu ondoren, ekainean literatur munduko adituek osatutako epaimahaiak irabazleak nortzuk diren azalduko du. 600 euroko bi sari nagusi banatuko dira, bat euskaraz idatzitako kontakizun onenari eta bestea gaztelerazko onenari. Saritu bi horien artean gutxienez bat emakumea izan ezean, emakumeren batek idatzitako lan onenari 200 euroko sari bat emango diote. Sari berezi bat ere egongo da aurten: Ordiziako egileek idatzitako kontakizunen artean hoberenari 150 euro emango dizkiote.
lanen aurkezpena Lanak mekanografiatua aurkeztu beharko dira, espazio bikoitzean, eta orriak alde bakarretik idatzita. Testuak izengoitiz izenpetuko dira, eta kartazal itxi baten kanpoaldean jarriko da kontaketaren izena eta izengoitia. Kartazal barruan, berriz, egilearen izen abizenak, helbidea eta telefonoa atxikitu beharko dira. - M.A.