Zizurkil - Ikusmin handia piztu du maiatzaren 20an Zizurkilen lehen aldiz ospatuko den Erdi Aroko jaiaren aurkezpen-ekitaldiak. Bertan ikusi ahal izan ziren erabiliko diren jantziak.
Bildutako herritarrek, gainera, maiatzaren 20ko egitarauaren nondik norakoen berri jakin ahal izan zuten. Baina jaia ez da egun bakarrera mugatuko; izan ere, egun horretara bitartean hainbat ekin-tza antolatuko dira, gaiari lotuta. Esaterako, martxoaren 25ean irteera egingo da XVIII. mendeko Aiako Agorregi burdinolara. Irteera horretan parte hartu nahi duten guztiek Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman dezakete izena.
Jantziak egiteko deia Adibide moduan erabiliko diren jantziak jendaurrean aurkeztu dituzte dagoeneko, eta Erdi Aroko jaiaren antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte jantzi horien an-tzekoak egitera, eta maiatzaren 20an horiek jantzita jaira agertzera.
Bestalde, jakinarazi dutenez, abian jarriko dira jaiaren nondik norakoak antolatzeko arloz arlo lan-talde desberdinak, eta edonork eman ahal izango du izena Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan. - M.S.S.