lazkao - Lazkaoko Udalak, merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen jarduerak babestu eta indartzeko lanetan jarraitzen du. Gaur bertan hitzaldi berri bat izango da, arratsaldeko 18.30ean, Udaletxean. Iztueta elkartea izango da protagonista gaurkoan eta esneak ematen dituen aukerei buruz jardungo da Ainitze Sala, D’elikatuz elikadura guneko nutrizionistaren laguntzarekin. Saioarekin amai-tzeko, Kuko jatetxeko Iker Martinez sukaldariak, postre goxo bat egingo du.
Herriko eskaintzaren ezagutza maila handitzeko, aurreko urteko abenduan martxan jarri zen Lazkao. Ezagutu gure eskaintza deituriko kanpaina: herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako arduradunak beraien jarduerari buruzko hitzaldiak antolatzera animatu dira.
“Herriko dendek eta zerbitzuek duten garrantzia azpimarratzea beharrezkoa da. Hauek sortzen duten aberastasuna eta udalerriari ematen dioten bizitza ukaezina da eta herrian erostearen kon-tzientzia zabaltzen jarraitzeko bide bat honelako topaketak dira”, azaldu dute antolatzaileek. - M.A.