Síguenos en redes sociales:

Kitipasa taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa

Urretxu. Igandean Mingainluze lehiaketako finala jokatu zuten Urretxun. Kitipasa (Unai Urkiola, Markel Agirrezabal eta Paul Barrenetxea) taldea nagusitu zen. Bigarren postuan Onenak (Ane Bilbao, Aisling Clarke eta Iraitz Aramendi) sailkatu zen, hirugarrenean Txerrikumixek (Oier Plazaola, Oinatz Urbegain eta Ibai Badiola) eta laugarrenean Basatiak (Mikel Aiastui, Oier Etxaniz eta Ander Berasaluze). A.Z.