Zumaia - Zumaiako Udal Gobernuak zenbait bilera egin ditu aste honetan aparkatzeko ordenan-tza berria lantzen ari delako eta herritarren proposamenak en-tzun izan nahi dituelako. EH Bilduk, bere aldetik, duela bi aste bere proposamena aurkeztu zuen, eta Udal Gobernuaren jokaeraren aurrean adierazpenak egin nahi izan ditu.

“Badirudi EH Bilduren iniziatibak Udal Gobernua mugiarazi duela. Pozten gara parte-hartzearen kultura gure herrian heda-tzen ari delako. Ea herritarren iritziak kontuan hartzeko konpromisoa benetakoa den. Hala ere, Ardantzabideko bilerekin gertatu zena ikusita, beldur gara Udal Gobernuaren bilera hauek ez ote diren irudia garbi-tzeko saio bat izango. Ardantzabideko bilerak soilik informatiboak izan ziren, ez ziren herritarren iritzi eta helegiteak kontuan izan”, adierazi du oposizioak prentsa ohar baten bidez. Hala, Udalari herritarrek esandakoa errespetatzeko eta ez dezala proposamen itxi bat aurkeztu eskatu dio EH Bilduk Udal Gobernuari, “baizik eta mahai gainean egon daitezkeen proposamen guztiak modu ireki eta zabalean eztabaidatu ahal izan daitezela”. Proposamen guztiek jendearen iritziaren arabera moldagarriak izan beharko luketela uste du koalizioak. “Aparkalekuen gaian herritarrek izan behar dute azken hitza”, zehaztu dute.

Oposizioko taldeak duela bi aste aurreratu zuen bezala, bilera irekiak egingo dituzte datozen asteotan, EH Bilduren proposamena herritarrekin batera osa-tzeko. - A.R.