Síguenos en redes sociales:

Sebastian Deunaren jaiak ospatuko dituzte Urtetan

Jaiak asteburu honetan eta hurrengo larunbatean izango dira Zarauzko auzoan

Zarautz - Zarauzko Urteta auzoko Neska-Mutil ardoak elkarteak antolatuta, aurten ere Sebastian Deunaren jaiak ospatuko dituzte Urteta auzoan, eta gaurtik igandera bitartean izango da egitarau zabalena. Dena den, hurrengo larunbaterako, urtarrilaren 28rako, Urtetako XVII. Mus Txapelketa azkarra antolatu dute.

Gaur ekingo diote festari, eta 10.30etako meza nagusiaren ondoren, hamaiketakoa egingo da auzo elkartean, Julen Alonso eta Esti Markez trikitilariek alaituta. Bestalde, 21.00etan, bertso afaria izango da Agin Laburu eta Julio Soto bertsolariekin eta Arkaitz Allur eta Miren Errastiren doinuekin. Jarraian, erromeria izango da elkartean goizeko ordu txikiak arte. Larunbatean, Elizagoien ahizpen eskutik erromeria izango da 23.00etan.

Igandean ere egitarau oparoa izango da, eta meza nagusiaren ostean, hamaiketakoa egingo da. Ondoren, herri kirol festa izango da 12.30ean eta Izeta harrijaso-tzaile eskolako kideak Joseba Ostolaza harrijasotzaile eskolakoen kontra lehiatuko dira. Auzoko neska mutilen eta ezkonduen artean ere sokatira izango da, eta goiz osoan zehar, Aratz Olaizola eta Maria Lasa trikitilariak arituko dira giroa alaitzen. Amai-tzeko, 18.30ean, Elustondo anai-arrebekin erromeria izango da auzo elkartean.

Esan bezala, urtarrilaren 28an Urtetako XVII. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko da, hain zuzen ere, 16.00etatik aurrera. Urtetako Eliz-Mendi elkartean izango da eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. - A.R.