Zestoa. Zestoako Iraetan Santa Ines eguna ospatuko da asteburuan eta hurrengo astebururako ere zenbait ekitaldi izango dira. Bihar 10.00etan ekingo da festa txupinazoarekin, eta meza santua izango da (11.00). 12.00etan pilota finalak jokatuko dira, Gorriti eta bere animaliak ikusteko aukera egongo da Bekoetxen (16.30), eta 18.00etan Urrezko Aizkora txapelketa lehiatuko da. Igandean txikientzako hainbat ekitaldi izango dira. A.R.