Síguenos en redes sociales:

Gaur amaitzen da ‘Hazilan’ proiektuaren izen-ematea

Oarsoaldeko 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei eta enpresei bideratutako egitasmoa da

Pasaia - Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldea garapen agentziaren bidez, Hazilan egitasmoa jarri dute martxan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa, ikuspegi guztiz praktikoa duena eta enpresen beharretara egokitzen dena. Apuntatzeko epea gaur amaitzen da eta, ondoren inskribatutako guztiekin aukeraketa prozesu bat egingo da elkarrizketa baten bidez. Izen-ematea 943 404 101 telefonora deituz edo olibet@oarsoaldea.eus helbidera idatziz egin behar da.

Hazilan egitasmoa 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, edozein espezialitateko Goi Mailako Lanbide-Heziketa edota Unibertsitateko ikasketak dituztenak, eta baita giza baliabide kualifikatuak behar dituzten edo egitasmo berriak garatu nahi dituzten enpresei ere.

Egitasmoaren berritasuna gazte kualifikatu eta enpresen arteko elkargune izaeran datza, izan ere, bien beharrak asetzen saiatuko da.

Oarsoaldeak interesa duten pertsonentzat saio informatiboak antolatuko ditu, bertan programaren xehetasunak azaldu eta sor daitezken zalantzak argituko direlarik. Saio hauek urtarrilaren 24ra egingo dira Oarsoaldeak Pasaian dituen bulegoetan, Euskadi Etorbidean, Merkatuaren Eraikinean. Parte hartzeko interesa duten pertsonek, aldez aurretik Oarsoaldea elkartera deitu beharko dute. - A.M.