Deba. Gure Esku Dago ekimenaren kideak diren Lierni Olmedok eta Nerea Larraitz Zubeldiak Debagoieneko eta Goierriko esperientziak aurkeztuko dituzte datorren ostiralean Itziarko Burugorrin (19.30ean) eskainiko duten hitzaldi batean. Herritar guztien partaidetzari irekita egongo den solasaldi hori Zer egin dezakegu itziartarrok? izenburupean egingo da. Izan ere, "Itziarren ere etorkizun batean galdeketa egiteko Gure Esku Dago taldearen sorrera martxan da". J.L.