‘Bartoloak’ heldu dira Elgoibarrera
Parrokiak atzo txupinazoa jaurti ondoren, egun handia izango dute gaur; bihar haurren txanda izango da, ostiralean gazteena eta larunbatean baserritarrena, festak igandera arte luzatuko baitira
Gogotsu eman zieten ongietorria atzo elgoibartarrek sanbartolomeei. Uda aurrera doa, baina hala ere oraindik egun politenak dituzte aurretik patroiaren jaiak behar bezala ospa-tzeko. Atzo hasi zituzten festak eta igandera arte luzatuko dira.
Parrokiako kideek jaurti zuten atzo txupinazoa, aurten 300 urte bete-tzen dituela eta. Behean, beroa egiten zuela eta ura bota zioten elkarri kuadrillek, kamiseta txuriak soinean eta zapi gorriak lepoan.
Gaur ospatuko dute, hala ere, San Bartolome egun handia. Prozesioaz eta meza nagusiaz gain, sokadantza eta udal musika bandaren emanaldia prestatu dituzte. Pilota partiduak ere jokatuko dituzte arratsaldean (18.00etatik aurrera) eta Gozategiren eskutik erromeria ere izango dute gauean (23.00etan).
Beroketa lanak eginda, bihar haurren eguna izango da eta ostiralean, berriz, gazteena. Ohi bezala, baserritarrek ere izango dute haiei eskainitako eguna festetan (larunbata) eta igandean amaituko dituzte jaiak. Hori baino lehen, ordu asko dituzte aurretik oraindik elgoibartarrek bartoloekin gozatzeko. - N.G.
Más en Gipuzkoa
-
Marixik hasiera eman die Itziarko Kopraixei
-
“Me fascinan los personajes malvados; me encantaría hacer de una gran villana, incluso en una película de superhéroes”
-
Sagarrek: la apuesta por el primer sector de una joven emprendedora irundarra
-
Beterri-Buruntza pone remedio a la falta de relevo generacional en el primer sector