Tolosa. Begues-eko, Bartzelona, Coralib abesbatza Tolosan izango da asteburuan, Laskorain Ikastolako abesbatzak apirilean egindako bisita itzultzeko. Gaur gauean, 20.00etan kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek elkarrekin Sakramentinoen elizan. Begues herriko abesbatzako zuzendaria Manel Cubeles da eta 12-15 urte bitarteko 20 ikaslek osatzen dute. Laskoraingo abesbatza aldiz, 10-13 urte bitarteko 30 ikaslek osatzen dute, Naiara Mintegia zuzendaria dutela. A.S