Síguenos en redes sociales:

Mikel Atxagaren liburua

Mikel Atxagaren liburua

Mikel Atxaga, Urnietako semea, ezaguna zen noski, besteak-beste euskal-idazletan; apaizgintzan zabillela ere, argitaratu zitun lan ederrak, eta andik erten zanean ez dago esan bearrik. 2009’garren urtean il zan 77 urterekin (G. B.). Orain, Auspoa liburu saillak 331’garren liburua argitaratu du berak utzitako lan batekin “Joxintxio gudaria” bere izena. Lastima da liburu argitaratua egilleak ez ikustea, baiña olaxe dira mundu ontako gora-berak.

Auspoako zuzendariak zintzo bialdu didate liburua, eta irakurri ez baiño jan egin dedala esango nuke. Liburuaren izenak berak esaten digu zer gaiz dagon idatzia, Españ?in azkena izan gendun anai arteko gerran ibilleraz ain zuzen.

Ain ditu pasarte ikuigarriak ! Gerra guztiak izango dira txarrak, baiña emen izan gendun anaiartekoak ez du izenik!!

Pertsonaren barruko gri?ñak eta gogoak nolakoak diran ezagutzeko ere ez dago gerra bezelakorik. “Gure Aita” errezatzen degunean, “Barkatu gure zorrak guk zordunari barkatzen diegun bezela”, esango degu; gerran egindako pekatu asko nola barkatu? Bestetik, ez gera eskarmentatzen errezak, gerrak zer ondoren dakarren danok dakigu noski, ala ere segi alkar iltzen. Gizakia

munduan dan ezkeroztik an edo emen gerrarik ez da paltako, eta ala jarraituko dula ematen du. Jakinduri arrigarrietara iritsi da gizona, eta arrigarrienak gerrarako sortuak noski.

Basarri ospetsuaren bertso bat bururatu zait eta orra nola:

Egundañoko aurrerapenak

badirala an da emen,

nik pentsatzen det sekulan baiño

atzerago ote gauden;

erruki danak galdu ziran da

indartsuena gogorren,

baztar guztiak erre-kiskali

arnasik artu baiño len,

gaurko gizonan jakinduria

orra zertara datorren.

Irakurle, anai arteko gerra petral artako gertakari asko jakin nai dituzula? Gipuzkoako Foru Aldundiko Auspoa Argitaletxean eskuratuko dezu “Joxinixio gudaria” liburua. Etzaizu damutuko.

Anai-arrebak esan nai nuke

nola pentsatutzen dedan,

arrokerian emaitza dala

ikusitzen dana gerran;

txarkerirako ainbeste bide

jartzen zaizkigu aukeran,

da oien bidez ikasi ere

gu gizakiok zer geran.

Jende arroan agindu naia

berenen da bestenean,

da arpegia eman bearra

orrela datoztenean;

odol-kutsua besterik ez da

akulluko eztenean,

errurik ez dun gizarajoak

pagatzen du azkenean.

Oker aundian sustraia degu

begietako kandua,

ori dala ta beste askori

bista ederra kendua;

irabazirik iñorentzat ez

danak daukate galdua,

gerra batek bestea dakarre,

orrela dabil mundua.

Biar edo etzi zartua dago

gaur dagoena gazterik,

naiagatikan sasoi orreri

ez daukagu eusterik;

Jainko juez bat badaukagula

etzagun galdu usterik,

gure emengo izaera ez da

lur pusketa bat besterik.