Ereñotzuko Txirrita eskolan euskara eta kulturartekotasuna lantzeko egitasmo pilotua martxan izan dute ikasturte honetan. Ekimen honetan UEMArekin, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin, eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean aritu dira.
Orain proiektua auzotar guztiei azaldu nahi dio eskola-komunitateak, adierazi dutenez, “euskalduntasunetik kulturartekotasuna eraikitzeko”.
Aurkezpena datorren astelehenean, maiatzaren 5ean ludotekan izango da. Ekitaldia 18.00etan hasiko da. Mokadutxoa izango da eta aldibereko itzulpena euskaraz ulertzen ez dutenentzat.