Urrian ospatuko den Kilometroak 2016 Demasa izango dela erakutsi zuten bergararrek igandean. Eguraldi petralari aurre egin eta festara batu ziren Aranzadi ikastolak antolatutako Kilometroak Txiki ekimenean. Herrian barrena ordubeteko ibilalditxoa egin ostean, ikastolan bertan elkartu ziren, jolasak, marrazkiak eta musikaz gozatzeko, besteak beste. Argazkia: Aranzadi ikastola