Síguenos en redes sociales:

Reyes Prados, MasterKlinken enbaxadore

hondarribia. Hondarribiko Klink Elkarteak, bere MasterKlink ekimenaren baitan, Euskal Ondare Gastronomikoaren Enbaxadore izendatu du Reyes Prados kazetari eta telebistako aurkezle andaluziarra. MasterKlinkek bularreko minbiziaren aurka antolatutako bazkari solidarioan, une hauetan ETB2 eta Canal Sur kateetan Tú al norte y yo al sur aurkezten duen Pradosek, David de Jorge sukaldariaren eskuetatik beretzat “ardura eta ohore haundia” izango den izendapen hau “oso eskertuta” jaso zuen . Argazkia: X.S.