Oiartzun - Oarsoaldea garapen agentzia kide den Euskal Eurohiriaren garapenerako mugaz gaindiko agentziak eta Bihartean erakundeak, Mugaz Gaindiko Merkataritza Ganberak, 2015eko eKop sariak, mugaz gaindiko enpresa ekimenari, banatu zituzten joan den apirilaren 15ean, Hendaian. Bertan, Basklink enpresak sari bat eskuratu zuen.
Zer zerbitzu eskaintzen du Basklink enpresak?
-Basklink da guk euskal kulturararen lurraldea deitzen dugun turismo eskaintza biltzen duen webgunea. Guk euskal lurraldea Euskal Herriko zazpi probintziei deitzen diogu; hau da, Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko hiru probintziak. Basklink izango li-tzateke lehenengo, edo behintzat ai-tzindarietako bat, turismo eskain-tza osoa leku berean biltzen duen webgunea edo plataforma.
Erabiltzaileak zer aurkituko du Interneteko helbide horretan?
-Euskal Herri guztiaren barrena egin ahal izateko ibilaldiak, guk mugaz gaindiko ibilaldiak deitzen dizkiegu. Muga administratibo eta politikoak naturaltasunez gaindi-tzen ditugu, gure lurraldea beste bat delako. Ibilbide tematikoak eta geografikoak ere azaltzen dira. Azkeneko honetan ere, ez gara probin-tzietara mugatzen. Adibidez, guk Bidasoaldea leku geografiko bezala hartzen dugu, baina bertan ere lo-tzen dira Baztan, Bidasoa eta Iparraldeko zatitxo bat, Sara ingurura arte; Bidasoa ibaiak herri guzti hauek lo-tzen dituelako. Beste ibilaldi bat Irati basoa izan daiteke eta honek ere Nafarroa, Zuberoa eta Nafarroa Beherea lotzen ditu, beti ere muga administratibo horiek gainditze alderako helburuarekin.
Ibilaldiez gain, beste informaziorik al dago?
-Agenda bat, euskal kulturaren lurraldeko ekitaldi guztiak biltzeko asmoa duena, baita ere direktorio batzuk daude lurralde honetako jateko lekuak, lo egiteko lekuak eta errekurtso turistikoak bilatu ahal izateko.
Noiz sortu zen enpresa?
-Publiko aurtengo martxoan, duela hilabete eta erdi, egin genuen; baina ideia honekin lanean Joana (Mendiburu) eta biok 2013ko irailean hasi ginen. Bide honetan ideiak eta plataformak bilakaera bat jasan dute eta 2014ko martxoan Iparraldean, Hazparnen, dagoen beste enpresa batekin elkartu ginen. Bilera batzuetan ezagutu genituen eta ikusi genuen beraiek zebiltzatela ideia berdinari bueltak ematen eta Euskal Herri osorako erretserba sistema integral bat sortzen ari zirela, lo egiteko eta jateko erreserbak egiteko eta museoetako eta kontzertuetarako sarrerak saltzeko. Egoki ikusi genuen elkartzea eta baita ere egoki ikusi genuen, gure enpresak alde bateko eta besteko eskaintzak lotzen dituenez, Iparraldeko eta Hegoaldeko jendeak parte hartzea.
Zerk bultzatu zintuzten webgunea sortzera? Hutsune bat zegoen merkatuan?
-Bisitari batek Euskal Herria bisitatu nahi badu, ez du leku batean behar duen informazio guztia bilatuko. Alde batetik EAEko eskaintza bilatu behar du, bestetik Nafarroakoa, eta azkenik Iparraldekoa eta, hau ere, beti Bearnoarekin lotuta. Ikerketek esaten digute, gainera, kanpotik datozenek muga administratibo horiek gainditzeko arazorik ez dutela. XXI. mendeko bisitariak identitate eta nortasun handiko lurraldea bilatzen du eta guk Euskal Herri autentikoaren ideia zabaldu nahi dugu. Barne eskaintzari begiratuta ere hutsune batzuk bilatzen genituen, askotan txango bat antolatzeko ez dakigulako ondo informazioa non bilatu.
Eta berriki mugaz gaindiko enpresak laguntzeko sari bat jaso duzue. Zerk suposatu du errekonozimendu honek?
-Sari banaketan esan zutenez mugaz gaindiko lankidetzak sustatu nahi dituzte, hori ekonomikoki input bat delako. Beste bi enpresekin batera jaso genuen saria eta oso pozik gaude. Ez genuen espero hasi berriak garelako. Oso ongi etorri zaigu enpresa ezagutarazteko eta instituzio mailan kontaktuak izateko eta jende berria ezagutzeko. Zure kabuz hasten zarenean lanean ez da erraza izaten jende egokiarekin tope egiten eta honek horretan lagunduko gaitu.
Dagoeneko Basklink plataforma martxan al dago?
-Oraingoz Basklink webgune informatibo bat da (www.basklink.com). Oraindik martxan ez dagoena da erretserba sistema.