Errenteria - Zure Errenteria- Tu Errenteria EAJ/PNVk Errenteriaren etorkizuneko proiektua osa-tzeko errenteriar eta gizarte eragile ezberdinen proposamen eta eskaerak jasotzeko abian jarritako ekimena da. Iniziatiba honen baitan, aste honetan zehar etxebizitza problematika jorratuko da, batez ere gazteei begira, aurreko astean herriko higiezinen sektorearekin bilera egin ondoren.
Kolektibo ezberdinei entzun nahi zaie etxebizitza beharraren inguruko arazo konkretuak aztertu eta bideragarritasuna duten proposamenak egiteko asmoarekin. Bide honetan, Maite Peñak, bozeramaile jeltzaleak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari den Miren Saratxaga gonbidatu du bilera batetara. Hitzordua gaur 19.30ean Koldo Mitxelena plazako 3. zenbakian, Batzokia tabernaren alboan, izango da. Aldi berean, Errenteriako gazte guztiei deialdia luzatu zaie bilerara ager daitezen.
Saratxagak, Eusko Jaurlaritzatik etxebizitza sozial bat lortzeko mahai gainean jartzen ari diren aukera ezberdinak azalduko ditu eta bestetik gazteek egindako eskari, proposamen eta iritziak jasoko ditu.
Ekimen honek hurrengo asteetan ere lanean jarraituko du herritarren ekarpenak jasotzen. - A.M.