Donibanek eta Antxok %84,80 birziklatu dute azken sei hiletan
Momentuz, ‘atez ate’ko zabor bilketa sistema Pasaiako biztanleen %44k erabiltzen du
Pasaia - Pasaiako gobernu taldeak aste honetan jakitera eman duenez, azken sei hilabeteetan Udalak Donibanen eta Antxon bildu dituen hondakinak kontutan hartuta, %84,80 dira birziklagarri diren gaiak. Gaur egun bi barruti horietan funtzionatzen du atez ate-ko bilketa sistema, baina dagoneko Gobernua lanean dago modelo hau gelditzen diren beste bi barrutietara, Trintxerpe eta San Pedrora, zabaltzeko.
“Halaber, San Markoko Mankomunitateak Udalari emandako azken hilabeteetako datuen arabera, argi ikus daiteke Pasaia bere osotasunean %55 inguruko birziklatze-tasa lortzen ari dela, bosgarren edukiontzia sistema gisa erabiltzen duen edozein herrik lortzen duen birziklatze-tasa erraz gaindituta”, ziurtatu dute ohar baten bidez.
Gobernu taldearen iritziz, datu hauen guztien irakurketa argia da, are gehiago kontutan hartzen bada “soilik pasaitarren %44 dela egun derrigorrezko bilketa selektiboa egiten ari dena”. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Mantenimiento Urbano solo responde al 52% de las quejas y avisos recibidos
-
San Telmo de Donostia celebra desde el fin de semana el Día de los Museos con entrada libre y programación especial
-
La fiesta del marisco MarisGalicia vuelve desde este viernes hasta el 1 de junio a Gipuzkoa
-
El Ayuntamiento de Legazpi organiza un cursillo para los propietarios de perros