Tolosa - Lehiberri / Tolosaldea Garatzenen eskutik, Goi mailako Kanpo merkataritza eta Marketing internazionala izeneko ikastaroaren bigarren edizioa prest da. Oraingo honetan hamabi langabetuk izango dute doan formazioa jaso eta lan merkatura gerturatzeko aukera.
Urriaren 5ean hasiko dituzte eskolak eta besteak beste, honako gaiak landuko dira: merkatuen informazio sistemen alorra, nazioarteko marketing mix-a eta nazioarteko negoziazio eta salerosketetarako kudeaketa operatibo eta kontratazio prozedurak, eta hauetaz gain nazioarteko komertzioaren kudeaketa administratiboan garrantzitsu diren aduanetako kudeaketa, fiskalitate, eta merkantzien aseguru sistemetan ere sakonduko dute. 400 orduko iraupena izango du kurtsoak, hiru hilabetetan banatuta. Horietatik 200 materia tronkalak izango dira, eta gainontzekoak hizkuntza komer-tzialak (ingelera eta frantsesa).
Ezinbestekoa izango da langabezian egotea. Honez gain, ingeleseko ezagutza ertaina exijituko da eta profil komertziala izatea. Gainera, beste hizkuntzen ezagutza baloratuko da eta eskualdeko biztanleek lehentasuna izango dute. Kurtsoan parte hartzeko profila: lizentziatura, ingeniaritza edota arkitekturako ikasketak dituena.
Izena eman edota informazio gehiago jaso nahi duenak 943 654 501 telefonora deitu edo korreo bat bidali lehiberri@lehiberri.net helbidera. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. - M.S.S.