zarautz - Zarautz acoge hoy por la mañana el Critérium Internacional de Ciclismo Adaptado. El evento deportivo servirá para otorgar el Zarautz Saria y celebrar los campeonatos de Gipuzkoa y Euskadi. En la carrera se darán cita unos 70 ciclistas que competirán de 9.30 a 10.45 horas, desde Nafarroa kalea hasta Getaria. El reparto de premios tendrá lugar a las 12.00 horas en la plaza de la Muno. - A.L.
zarautz - Euskal literaturaren plaza den Literaturia ekimena amaituko da gaur, asteazkenetik hamaika ekitaldi eskaini eta gero Zarautzen. Honela, 2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak egingo dituzte 11.00etatik 13.00etara Modelo aretoan eta Jarraian, bertso-nobela hasiko da Musika plazan, Felix Zubia, Mantxi eta Yoseba Peñarekin. Arratsaldean, haur antzerkia eta poesia errezitaldi kolektiboa izango dira Modelon. - A.L.
zarautz - Gaztelekuko hirugarren pisuko ikuskizun aretoan erakusketa zabaldu zuten atzo eta herritar orori han jarri dituzten lanak ikustera joateko gonbitea luzatu dute. Bertan, hilabetean zehar eginiko irteera eta ekintzak ikusi ahalko dituzte, gazteekin batera gaztelekuan bertan errebelatu dituzten argazkietan. Ekimen honekin, gaztelekuan zer egiten duten erakutsi nahi dute. - A.L.
getaria - Getariako EAJk eskerrak eman dizkie herritarrei euren taldeari Europako hauteskundeetan jarritako "konfiantzagatik". "Izaskun Bilbao Europan diputatu izateak ondokoa suposatzen du: gure interesak, zuzenetik ezagutu eta defendatzen jarraituko duela. Mila esker gureganako konfiantza berritzeagatik ", nabarmendu du Getariko alderdi jeltzaleak, bizilagunak eskertuz. - A.L.
aia - Andatza auzoko erromeri elkarteak dantzaldiak eskaintzen ditu igandero, bizilagun eta bertaratzen direnen gozamenerako. Gaur ere izango da zaletuek erromeriarekin gorputzak astintzeko beta eta oraingo honetan, Ansorregi eta Larrañaga arituko dira trikitixa jo-tzen. Erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan hasiko da 18.30ean eta ohi bezala, 21.30ak arte luzatuko da. - A.L.