korrokoiak, lidergoan. Giro paregabearekin eta ikusle ugarirekin ekin diote Hondarribiko Herri Olinpiadaren aro berriari. Larunbata goizean, zuzia Madalen plazatxoraino ekarri eta su-ontzia piztu ondoren, 20 taldek eta ia 200 kirolarik ekin zieten lehenengo probei (argazkian, zaku lasterketako une bat). Gainera Eskilletako Abortuak taldeak proposatutako diseinua aukeratu dute joko hauen logotipo modura. Lehenengo saioaren amaieran Korrokoiak taldea jarri da Olinpiadako lider. Hurrengo probak apirilaren 13an egingo dira hondartzan.