Udalarekin elkarlanean. Elgoibarko Udaleko eta ikastetxeetako ordezkariek 2014ko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Hori dela eta, Udalak 27.464 euroko diru-laguntza emango die herriko eskolei, urtean zehar hainbat proiektu eta egitasmo garatzeko. Diru kopuru horretatik 16.400 euro Udaleko Ongizate sailetik bideratuko dira, 7.627 euro Euskara sailetik eta 3.447 euro Gazteria sailetik. Ikastolak 9.644 euroko laguntza jasoko du, Herri Eskolak 5.415 euro, Institutuak 7.023 euro eta Meka Lanbide eskolak 3.110 euro.