Txindokiko Itzala gunea larunbatean zabalduko dute
Azken lau urteetan 27.000 bisitari baino gehiago pasa dira Abaltzisketako natur gune honetatik
Abaltzisketa - Txindokiko Itzala natur gunearen denboraldia zabalduko dute larunbat honetan. Urtero bezala, ekaina bitarte asteburutan irekia egongo da, 10.30etik 14.00etara eta 15.30etik 19.30ak arte. Udako hilabetetan, astean zehar ere martxan egongo da.
Proiektuaren bultzatzaileek, Tolosaldea Garatzen, Lurlan, Tolomendi eta Bizibizikik, azken urteetako datu positiboak ikusita, aurtengoan ere "proiektuari eutsi, proposamen berriak egin eta garatu, eta 2013 urteko datuak hobetzeko" erronka hartu dute.
Aipatzekoa da, azken lau urteetan 27.000 bisitari baino gehiago pasa direla Txindokiko Itzaleko gunetik eta Tolosaldean bisitari gehien artatzen dituen informazio puntua dela gaur egun. Emaitza hauek Aralarko Parke Naturala eta Txindoki mendiaren izen eta erakargarritasunaren inguruan geroz eta eskain-tza zabalagoa osatzen ari dela baieztatzen dute.
Modu honetan, eta arduradunek aipatu dutenez, Txindokiko Itzala webgunearen (www.txindokikoitzala.com) berritze lanetan daude, izan ere, ahalik eta informazio osatuena eta zerbi-tzu hoberena eskaintzea da beren helburua. Hala, egun gutxi barru webgune berria martxan egongo dela espero dute. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
“En Hamarratz quiero volver a la cocina de hace unos 80 años: la de las señoras con delantal”
-
El Ayuntamiento de Donostia investiga si el ya exdirector de bomberos acudió al concierto de Fermin Muguruza con su hijo
-
Arrasate: el Almonte de Gipuzkoa
-
El litigio que enfrentaba al Ayuntamiento de Eibar y a la UTE Edificio Errebal en los tribunales llega a su final