'Gabiri 1' taldea nagusitu da Gabiriako kanporaketan
Asteburu honetan jokatuko dituzte Martxoan Bertsoa txapelketako azken bi kanporaketak
gabiria - Gorka Maiz, Eñaut Asurabarrena eta Oier Oiarbideren Gabiri 1 taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa. Azken biak asteburu honetan jokatuko dira.
Lehenengo aldiz, kanporaketa bat Gabirian jokatu dute. Ostiralean egin zuten, ostatuan. Irabazleekin batera, Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga eta Jon Agirresaroberen Mirotzak taldea eta Rikardo Gonzalez Durana, Felipe Zelaieta eta Alberto Martinezen Potato aritu ziren.
Hiru talde sailkatuko dira hilaren 28an gaztelekun jokatuko den finalera. Oraingoz, Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Itziar Pildainen Kontuz Atsuak, Gabiri 1 eta Mirotzak dira talde onenak.
Azken kanporaketak asteburuan jokatuko dituzte. Ostiraleko saioa Urretxuko Fox tabernan jokatuko dute, 23.00etan. Udanako kurbak (Gorka Azkarate, Ulises Galdos eta Asier Iriondo), Zazpiko txikia (Beñat Idiakez, Andoni Biain eta Aitor Zaldua) eta Botxan magoa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres) taldeek parte hartuko dute.
Azken kanporaketa larunbatean jokatuko dute, 18.30ean, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Autobus zerbitzua egongo da, doan: 18.00etan aterako da Zumarragako Elizkaletik. Ezkio-Itsasoko kanporaketan Gabiri 2 (Aitzol Iturbe, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena), Atzeko kaleko mutilak (Asier Sasieta, Gorka Santesteban eta Xabier Elgarresta) eta Gabiri 3 (Aratz Igartzabal, Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia) taldeek parte hartuko dute. Ondoren, Igartubeitiko sagardo berria dastatzeko aukera egongo da. - A.Z.
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu reclama que se convoque un Pleno de Vivienda al que llevará 21 medidas
-
Un proyecto de escalada en las montañas de Kirguistán gana la beca Joxe Takolo en Azpeitia
-
Buenas noticias para los oriotarras: el Ayuntamiento creará 75 aparcamientos para residentes
-
La llegada del nuevo puente de Urazandi obligará a cortar el tráfico en la N-634 en Elgoibar el sábado