donostia. Hiriko haurtxokoetan Familiarekin Jolasean programa abiatuko dute aurten, gaztetxoak guraso edota senitartekoekin (ama, aita, anai-arrebak, izeba-osabak, aiton-amonak, tutoreak...) joan daitezen haurtxokora jolastera.

Donostiako Udalak adierazi duenez, ekimenaren helburua sei eta hamabi urte bitarteko haurrek eta gurasoek elkarrekin jolastu eta arratsalde dibertigarriak pasatzea da eta horretarako bitartekoak jarriko dituzte, baita espazio aproposa ere.

Hala, auzoz auzo martxan dauden haurtxokoetako programazioan tailerrak, txapelketak eta ikuskizunak prestatuko dituzte, besteak beste. Hasteko, esaterako, San Sebastian Egunarekin erlazionatutako tailerrak eta jolasak izango dira.

Printzipioz, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan larunbatero izango da Familiarekin Jolasean aritzeko aukera, 16.30etik 18.30era. Aieteko Haurtxokoan, berriz, igandetan izango da hi-tzordu berria, 11.00etatik 13.00etara hain zuzen ere.