Anoetako Udalak egutegia osatzeko argazki lehiaketa abian jarri du
Aukeratutako gaia kultur aniztasuna da eta azaroaren 28a da epemuga
Anoeta. Urtero bezala, Anoetako Udalak argazki lehiaketa abiatu du. Parte hartu nahi duenak urriaren 28rako argazkiak egin edo prestatu beharko ditu.
Aurten aukeratu duten gaia hauxe da: Zein aberatsa den kultura desberdinak ezagutzea! Gai hori aukeratu dugu Udalean kultur aniztasunaren gaia bereziki lantzen ari direlako. Argazki bakoitzarekin batera tokiko esaera zahar, espresio edo esamolde jator bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena.
Anoetan erroldatuta daudenek parte hartu ahal izango dute, bakarka. Bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Udalak zortzi argazki sarituko ditu eta sariak hauek izango dira: Udalaren 2014. urteko egutegian ateratzea eta 50 euro saritutako argazki bakoitzeko. Argazki irabazleak aukeratzeko, Anoetako Udalak bozketa sistema bat jarriko du abian.