Errenteriak Erdi Aroko jantziak erakusgai ditu
Iraultza dantza taldeak XVI. mendeko arropak ikusteko aukera eskainiko du Gaur Kapitain Etxean
Errenteria. Iraultza dantza taldeak, XVI. mendeko jantzien erakusketa jarri du Errenteriako Kapitain Etxean asteburu honetan, Erdi Aroko azokarekin bat eginez. Bigarren urtez jarraian Iraultza dantza taldeak garai horretako euskaldunak nola janzten ziren erakutsi asmoz antolatu du erakusketa.
Hamahiru jantzi daude ikusgai, lau gizonezko eta bederatzi emakumezko. Garai horretako grabatuetan oinarritutako jantziak dira guztiak. Gehienak bizkaitarrak dira, hala ere, tartean hiru gipuzkoar daude: Errenteria, Donostia eta Debako emakumeenak. Erakusketaren ordutegia 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.30era da.
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”