zumaia. Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak eta Otezuri gerontologikoko pertsonak I. Belaunaldi arteko Olinpiadetan aritu dira parte hartzen aste honetan. Egitasmoaren helburua, Otezuri egoitzako edadetuak eta eskolako haurrak elkarrekin harremanetan jarri eta haien arteko lotura sendotzeko izan da. Gustura aritu dira bolo txapelketa jokatzen, aiton-amonak gurpildun aulkietan eta zutik eta ikasleak, gurpildun aulkietan, begiak estalirik eta bastoiarekin. argazkia: maria eta jose ikastetxea
- Multimedia
- Servicios
- Participación
