orio. Orioko Udaleko Euskara ba-tzordeak lehiaketa abian jarri du, Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren logoa aukeratzeko. Udalak herritarren artean euskararen aldeko jarrerak bultzatzeko eta, orokorrean, hizkuntz kontzientziazioan eragiteko sortu du egitasmo berria eta aukeratuko den logotipoa horren marka izango da.
Logotipoa Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren baitan antolatzen diren ekitaldi guztietan erabiliko da eta lehiaketan Orion erroldatutako edozein pertsonak hartu dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bi diseinu aurkeztu ahal izango ditu. Halaber, diseinua originala eta berria izan beharko du. Proposamenak Euskaraz bizi-bizi leloa jaso beharko du. Gainera, egokia izan behar du era guztietako euskarrietan erabiltzeko: paperean, formatu handietan, formatu digitaletan?
Aurkeztu nahi diren obrak paperean eta formatu digitalean entregatu beharko dira, koloretan, diseinu grafikoan ohizkoak diren programetako batean eginda. Logotipoarekin batera, nahi izanez gero, azalpen labur bat aurkez daiteke, egindako lanaren nondik norakoak adieraziz.
Proposamenak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan entregatu beharko dira, DINA4 tamainako gutun-azal batean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Lanak entregatzeko azken eguna datorren otsailaren 28a (osteguna) izango da. Sari bakarra jarri dute, lehiaketaren irabazlearentzat: 300 euro.