Tolosa. Oskorri sortu aurretik kide fundatzaileek harreman sakona izan zuten Gabriel Arestirekin eta hori aintzakotzat hartuta proiektu berri batean murgildu da taldea. Kilometroak 2013 programaren baitan, gaur (20.00etan) kon-tzertu berezia eskainiko du Tolosako Leidor aretoan Gabriel Aresti bizsitan izenburupean.

Abestietan, filosofian, lan egiteko eran izan zuen eragina Arestik Oskorrirengan. 30 urte luze pasata, iturburuetara itzuliz, Oskorrik Arestirengan inspiratutako errepertorioa aurkeztuko du gaur. Arestiren antzinako kantak birmolda-tzeko eta moldaketa berriak planteatzeko gogoa zuten aspalditik, baina horretarako taldekoek onartzen dute behar zutela Oskorriren formazio "goxoagoa, txikiago eta akustikoagoa". Oskorri Natxo de Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Josu Salbide eta Xabier Zeberio tolosarrak osatzen dute.

Kontzertuari dagokionean, kanta ezagunak eta aspaldikoak nahastuko dituzte, baita duela 30 urte kantatzen zituztenak ere. De Feliperen esanetan, "atmosfera ugariko" saioa izango da eta espero dute jendeak kantuak ezagutzea edota noizbait entzunak izatea.

Arestiren inguruan kanta asko egin dituzte, bere poemen gainean konposatutakoak. Eta ezagutzen ez zuten mundu bat zabaldu zien, bere eraginez hasi baitziren Oskorri taldekoak euskal klasikoak musika-tzen. Euskal bertsolari zaharren mundua ere Arestik erakutsi zien, eta hartatik bertsolari gazteekin lan egiteko parada eman zien.

Emanaldirako sarrerak salgai daude oraindik www.kutxasarrerak.net web gunean, Laskoain Ikastolan eta Leidorreko leihatilan hamabi euroren truke.