Lasarte-Oria. Lasarte-Oriako udal liburutegia liburu elektronikoez hornitua dago. Udal liburutegiko erabiltzaileen esku jarri diren hamar irakurgailu digitaletan, 250 betiko euskarazko liburuak, gaztelerazko 100 eta beste hainbat ingelesez daude. Baita udaletxeak argitaratutako liburuak sartu dira ere.

Jadanik liburu elektroniko hauen mailegua eskatu daiteke. Zerbitzu hau erabili ahal izateko adinez nagusi eta udal liburutegiko erabiltzaile izatea nahikoa da. Mailegutza 21 egunerako izango da eta irakurgailua, funda eta bateri kargatzaile bat utziko zaizkie.

"400 izenburutik gorako kolekzio batetaz hitz egiten ari gara. Autore eskubiderik ez duten liburuak dira, zeren gaur egun, oraindik liburu berrien inguruan gauza batzuk solte gelditzen dira eta oraingoz, liburu berririk ez da egongo formatu digitalean. Hala ere Eusko Jaurlaritza, aldiro administrazio gehiagorekin, honi konponbide bat bilatu nahiean dabil", adierazi dute liburutegiko arduradunek.