Síguenos en redes sociales:

I. Mahats Bilketa Eguna egingo dute datorren larunbatean Hondarribian

beko errotak eta hiruztak antolatuko dute urteetan iraun nahi duen jai berriaBertaratzen direnek, mahatsari buruzko tailerra eta bazkaria izango dituzte, 30 eurotan, aurretik izena emanda

I. Mahats Bilketa Eguna egingo dute datorren larunbatean HondarribianN. G

hondarribia. Txakolinak bere erroak Hondarribian ditu, hiriak ematen baitio izena ardo hau egiteko erabiltzen den mahatsari. Horregatik, txakolinerako mahastiak dituzten Hondarribiko bi etxeek, Hiruzta upategiak eta Beko Errota baserri-jatetxeak, Hondarribiko I. Mahats-Bilketa Eguna antolatuko dute.

Jai hau "datorren larunbatean egingo da, irailaren 29an, Hiruzta upategian, eta bere helburua, urteroko mahatsa eta txakolinaren inguruko hitzordu bilakatzea da, kokapena Hiruzta eta Beko Errota artean txandakatuz", esan dute antolatzaileek ohar baten bitartez.

I. Mahats Bilketa Egunean parte hartu nahi duen orori egongo da irekia eta programan, mahatsa eta mahats bilketari buruzko tailerra eta egun honetarako prestatuko den menu bereziko bazkaria izango dira barne.

bilketa eta bazkaria "Era honetan, etortzen direnek mahats bilketa zuzen-zuzenean ezagutuko dute: nola egiten den eta zein den mahatsaren puntu egokia azalduko zaie, eta ondoren, Hiruzta eta Beko Errotako mahastietan bilketa txiki bat egingo dute denek, nolabait 2012ko uztaren parte bilkatuz", esan dute jai berri honen antolatzaileek.

Bilketa txiki hori egin ondoren, egun inguruko ekoizle bakarrak diren Hiruzta eta Beko Errotako aurtengo uztaren bedeinkapena egingo da eta jarraian "urteko lehenengo mahatsa zapaldu eta lehenbiziko muztioa ateratzeko ohorea izango dute aurtengo Alardeko kantinerek", azaldu dute.

Azkenik, bertako produktuak eta Hondarribiko txakolina uztartuko dituen menua dastatu ahal izango da Hiruzta upategian egingo den bazkarian, herri musikarekin girotuta.

izen-ematea Hondarribiko I. Mahats Bilketa Egunean parte har-tzeko aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak baitira.

Mahats bilketari buruzko tailerra eta bilketak, bazkaritarako menuarekin batera, 30 euro kostatzen dute pertsonako helduentzat, eta hamabost euro umeentzat. Izena emateko, 943 646689 telefono zenbakira deitu edo info@hiruzta.com helbidera mezua idatzi behar da.