Alegia. Alegiako Karmengo Amaren festak aurrera darraite. Gaur egun osoko egitarau oparoa izango da eta bihar ospatuko dute alegiarrek Karmen egun handia.

Gaur, 9.30ean, kalejira berezia egingo dute lehengo eta oraingo herriko txistulariekin. Ondoren, 12.30ean, Alegiako Sutarri Dantza Taldearen emanaldia izango da herriko plazan. Emanaldian zehar, gainera, Juan Joxe Agirreri omenaldia egingo zaio. Agirre benediktar alegiarra Lazkaoko artxibategiaren sortzailea da eta bera izan zen ostiralean txupinazoa jaurti zuena.

Arratsaldean, 17.00etan, umeen-tzat meatzarien jokoan izango dira Kulki taldearen eskutik, eskolako atarian. Horren ondotik, 18.30ean, VII. Txintxarri Saria jokatuko da Larraitz auzoko plazan. Eguna bukatzeko bertso saioa eta Los Rubi taldea izango dira.

karmen eguna Biharkoa izango da Karmen eguna eta haurrek eta jubilatuek ekitaldi bereziak izango dituzte. Jubilatuek mendi martxa eta hamaiketakoa izango dituzte eta haurrek, jokoak eta jaialdia. Ilun-tzean Iratzar taldearekin dantzaldia izango da eta Txintxarri doinuek agur esango diete jaiei.