Azpeitia. Altuna y Uria enpresako langileek Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako estalitako pilotalekuan arrapala egiteko lanak abiatu dituzte aste honetan. Udaletik azaldutakoari eutsiz, "bariante aldetik dagoen atetik sartuz gero, ikastetxeko atarira igotzeko eskailerak bakarrik daude gaur egun eta irisgarritasun neurriak hobetu eta betetzeko asmoz, arrapala egingo da". Obra irailerako amaituta egongo da eta bere kostea 126.000 eurokoa izango da. Diru hori Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzekin finantzatzea aurreikusten du Udalak. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
