Síguenos en redes sociales:

Azpeitiko Perez Arregiko zubiak bi norabide izango ditu gaurtik aurrera

Ildefonso Gurrutxaga kalean ere trafiko aldaketak izango dira ostiraletik aurrera

Azpeitia. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez Perez Arregi plazaren inguruan burututako azken lanak gaur amaituko dituzte eta aurrerantzean zubiak bi norabide izango ditu.

Lanak amaituta, hainbat aldaketa izango dira gaurtik aurrera eremu horretan. Alde batetik, Julian Elorzatik Soreasura zuzenean joan ahal izango da eta, bestetik, autoek ezingo dute Soreasutik Perez Arregi plaza aldera joan. Hori bai, "Enparan kaletik Perez Arregira iritsitakoan, plaza ondoko zubira, Soreasura edota Eliz kalera joan ahal izango da".

Bestalde, Zubian ezin izango da aparkatu, baina Perez Arregi plaza aurrean "lerroan" aparkatu ahal izango da eta Etxe Zuri tabernaren ondoko lehenengo bi aparkalekuak ezinduentzat izango dira.

Perez Arregi plazaren inguruan egindako lanen aurrekontua 80.000 euro ingurukoa izan da.

Bestalde, Ildefonso Gurrutxaga kalean ere aldaketak egingo dira.

Udaletik azaldutakoari eutsiz, "ostiral honetan margotze lanak egingo dira bertan eta egun horretatik aurrera kale honek bi norabide izango ditu, Ildefonso Gurrutxagatik Garate Anaia kalera igotzeko dauden eskaileretatik San Martin egoitza aurrera arteko zatian".