hondarribia. Lau urteko proiektua gauzatu da eta atzotik, Hondarribiko Hiruzta txakolindegia zabalik dago Jaizubiako inguruetan. Rekalde familiak egin du ardo hau Ondarribi mahatsari izena ematen dion herrira bueltatzeko apustua, Getariako Txakolinaren izendapenaren barruan. Alkatea, alderdi guztietako zinegotziak eta hondarribiar asko izan ziren atzo eguerdian egin zen inaugurazio ekitaldian. argazkia: X.S.