Síguenos en redes sociales:

Mikel Askasibarren aldeko pilota jaialdia izango da gaur Bergarako pilotalekuan

21 asko dira plataformak antolatuta, bi partida jokatuko dituzte 18.00etatik aurrera

Bergara. Mikel Askasibar, Aska, presoaren aldeko pilota jaialdia ospatuko da gaur Bergaran. Libre taldeak antolatuta, bi partidak girotuko dute udal pilotalekua 18.00etatik aurrera (sarrerak hiru euro). Lehenbizikoan herriko lau pilotazale izango dira lehian, Askaren koadrilakoak tartean. Bigarren norgehiagokan, aldiz, Mikel Goñi pilotariak eta Beñat Iñarra bergararrak, Lasa III. eta Eneko Muguruza bergararraren aurka neurtuko dituzte euren indarrak.

udal gobernuaren babesa Askasibar Herrerako espetxean dago eta joan den otsailaren 9an 21 urte bete zituen kartzelan. "Aurten kalera atera beharko luke 3/4 legea errespetatzen badiote, eta Parot doktrina ezartzen ez badiote behinik behin", azaldu dute 21 asko dira plataformako kideek. Udal Gobernuak -Bildu eta Aralar- gaurko ekitaldiari babesa eman dio ohar baten bidez.