Usurbilek hirugarren Topa Eszenika ospatuko du ostegunetik larunbatera
Txerriki taldeak guztira hiru antzerki emanaldi eta ikastaro bat antolatu ditu edizio honetan
Usurbil. Txerriki antzerki taldeak antolatuta, ostegunean hasi eta larunbatera bitartean Topa Eszenikaren 3. edizioa egingo da Usurbilen. Guztira hiru emanaldi eta ikastaro bat egongo dira.
Saioei dagokienez, ostegunean Nik egin beharko & Ko helduentzako bakarrizketa ikusteko aukera izango da 20.30ean. Antzezlea Pantxika Lamur da eta sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai hiru euroren truke. Ostiralean emanaldi berezia egongo da 22.00etan. Erregea eta bufoia eta Irrien Lagunak ikuskizunean bertsoa eta an-tzerkia uztartuko dira. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira Txiribogan (bost euro). Azkenik, larunbatean, 22.00etan, 8 begi kafe antzerki giroko komedia eskainiko dute bost euroren truke. Emanaldi guztiak Sutegin egingo dira.
Bestalde, ostegunetik larunbatera Interpretazioa pertsonaiekin ikastaroan parte hartzeko aukera egongo da. Eskolak Agerialden 16.30etik 19.30era izango dira. Matrikula egiteko txerriki@gmail.com helbidera idatzi behar da. Hiru egunetarako prezioa 25 euro da.
Más en Gipuzkoa
-
Zumaia: recomendaciones para disfrutar los fuegos artificiales de este domingo de San Pedro
-
Beasaingo Sagastiguti parkea biziberritzeko Sigi-Sagas jaialdia bueltan da
-
El 'contrato del siglo' en Bélgica, entre CAF y Alstom: la guerra comercial ya es batalla política
-
Las cantineras de los Alardes de Irun brillan en su noche de presentación