Ibarra. Ibarrako Udalak jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko bozeto lehiaketa antolatu du. Lanak uztailaren 8a baino lehen Benito Izagirre kultur etxean entregatu behar dira.

Aurkeztutako marrazkien artean 2011ko jai egitaraurako marrazkiak aukeratzea da helburua. Gaia librea da eta teknika, ere bai. Ibarran bizi edo ikasten duten haur guztiek aurkeztu ahal izango dituzte lanak, elaborazio teknika librez egindakoak. Marrazkien formatua folio neurrikoa izango da (bertikalean) eta aurkeztutako lanek Sanbartolomeak 2011 adierazpena eta Ibarrako armarria (edo jartzeko lekua) eduki beharko dute.