Síguenos en redes sociales:

Oiartzunek merkealdiak euskaraz egiteko laguntzak emango ditu

Merkatariek kartelak eta txartelak doan eska ditzakete EHE taldeak Alcampok publizitatea euskaratzeko aldarrikapena egin du

Oiartzun. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, indarrean da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Proiektu honen barruan kokatzen da merkealdi garaian merkatariei egiten dieten eskaintza berezia.

Merkealdiak ofizialki bihar hasiko dira eta dendariek idatzizko ohar berriak erakutsi behar izaten dituzte. Honenbestez, hauek euskaraz izateko hainbat zerbitzu doan eskaintzen dizkie Udalak.

Merkealdia idatzita duten tirak (eskaparatean jartzeko), Eskain-tzak idatzita duten kartelak, Lehen/Orain txartelak (prezio zaharra eta berria adierazteko), ehunekoen txartelak (%50, %30,...) eta baleak, fakturak, albaranak eta ordainagiriak egiteko talonarioak kosturik gabe eskuratu ditzakete herriko saltokiek. Gainera, jendaurrean edozein ohar jartzeko Udalak edo Ttur-ttur bilguneak dohainik itzultzen edo zuzentzen dute. Laguntza hauek urte guztian zehar eska daitekela esan dute.

Udaletxetik gogorazi dutenez, merkealdi garaiak hurbiltzen direnean, dituzten datuen arabera merkealdia jarri ohi duten dendei gutuna bidaltzen diete zerbitzu hauek gogorarazteko eta eskaerak jaso-tzeko. Aurten ere horrela egin dute eta dagoeneko eskaerak iristen hasi dira. Hala ere, norbaitek gutuna jaso ez badu edo jasota ere, oraindik eskaerarik egin ez badu, garaiz dabil behar duena eskatzeko.

Eskaerarik egin nahi izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero Ttur-ttur bilgunearekin harremanetan jartzeko honako aukerak dituzte: aurrez aurre egoteko, Fermiñene etxeko egoitza (Aialde kalea 2, 1. solairua); telefonoz, 943 260182 edo e-postaz, tturttur.oiar-tzun@gmail.com.

Protesta Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek berriki protesta bat egin dute Alcampo hipermerkatuan, enpresa honek bidaltzen duen publizitatea euskaratzeko eskatuz.