Erraldoi eta kilikien konpartsak izango dira gaur protagonistak Arrasaten
Txupinazoak eta nagusien danborradak zabalduko dituzte bihar eskoriatzako san pedro jaiak
arrasate. Arrasateko erraldoi eta kilikien konpartsak 25 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko, "urte hauetan guztietan bidelagun" izan dituzte taldeen bisita jasoko dute. Deustuko Ondalan, Txantrea eta Sanduzelaiko konpartsek Arrasateko taldearekin batera eta herri desberdinetako gaiteroek alaituta, kolorez jantziko dituzte kaleak, 11.00etatik aurrera. Gero, Herriko Plazan ikuskizuna eskaniko dute, 13.00etan.
Sanjuanen ostean, bihar Eskoria-tzako San Pedro jaiek hartuko dute lekukoa. Goizean, umeentzako margo lehiaketak jarriko du giroa eta arratsaldean, 18.00etan, txupinazoa botako dute. Errekortadore eskola ibiltaria (18.30ean), Salbea (19.30ean) eta nagusien danborrada (22.30ean) ere izango dira protagonistak.
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”