Síguenos en redes sociales:

Koadrila eguneko tiketak bihar jarriko dira salgai

Barra librerako txartelak hiru eurotan eros daitezke Tolosako Orbela tabernan

Tolosa. Tolosako Koadrila Eguneko tiketak bihar, 19.00etatik 21.00etara, eta larunbatean, 12.00etatik 14.00etara, egongo dira salgai Orbela tabernan. Aurten bazkaria norberak eraman beharko du eta txartelak (3 euro) bazkalondoko barra librerako balioko du. Hurrengo asteburuan ere izango da txartelak erosteko aukera.

Koadrila Eguna ekainaren 26an izango da, San Joan jaien baitan. Goizean, 11.00etatik 12.00etara lokal bat zabalduko dute bazkaria uzteko (plater, mahai-tresna eta edalon-tziak antolakuntzak utziko ditu) eta 12.00etan txupinazoa jaurtiko dute plaza Berrian, hamaiketako, dultzainero, Bonberenea Txaranga eta Tolosa Kantari taldearekin. Bazkariaren ondoren, 16.30ean, barra librea zabalduko da, 18.30ean kalejira Mulanborekin, 19.00etan Larrain dantza, eta 23.00etan kon-tzertuak plaza Berrian: Inde Kitxen, Devon eta Dj Back.