Síguenos en redes sociales:

Herrixenek hainbat opari zozketatuko ditu Azkoitian

Elkarteak bi lagunentzako 15 afari eta 40 bono banatuko ditu ekainean

Azkoitia. Azkoitiko Herrixen dendarien elkarteak hainbat opari zozketatuko ditu, beti ere, ekainean zehar erosketak egiteko Herrixeneko txartela erabiltzen dutenen artean.

Alde batetik, elkarteak bere establezimenduetan erabiltzeko hainbat bono zozketatuko ditu (hamar edertasun tratamenduetara, hamar masajeak hartzeko eta hogei ileapaindegietarako).

Bestetik, dendarien elkarteak bi lagunentzako hamabost afari zozketatuko ditu ekainean.

Bestalde, merkatu plazako baserritarrek hainbat produkturekin osatutako otarra zozketatu zuten joan den ostiraleko azoka berezian eta irabazlea Pili Guenbe Andueza izan zen.