Síguenos en redes sociales:

Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plaza prest dago datozen San Telmo jaietarako

Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plaza prest dago datozen San Telmo jaietarako

zumaia. Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plazan edo Beheko plaza bezala ezaguna den eremuko kioskoa bota du dagoeneko Udalak eta argazkian ikusi daitekeenez, gunea dagoeneko prest dago Aste Santuan erabili ahal izateko eta, batez ere, datozen San Telmo jaietan ekitaldi ezberdinak bertan burutzeko asmoz. Beheko plaza berri-tzeaz gain, Udalak 26 etxebizitza berri eraikiko ditu Odieta auzoan. Bizilagunei ahalik eta traba gutxien egiteko, hemendik aurrera obretako kamioiak atzealdetik sartuko dira etxeak eraikitzen hasteko eta ez plaza bertatik. argazkia: a.l.