DonostiaAnaitz Arbilla Eibarreko jokalariak adierazi zuenez, liga larunbat honetan Ipuruan Castelloren aurka hasiko duen talde gipuzkoarra, oso talde “lehiakorra” izango omen da, “ilusio handiko jokalari gazteak” dituena.

Arbillaren ustez, “animoari dagokionez jauzi positiboa egiteko egokieran” ikusten omen du taldea, “azken hiru denboralditan amaiera nahiko gogorrak pairatu ondoren”.

“Beti ibili gara helburutik gertu eta maila ona erakutsi dugu, igoera lortu ez arren. Zorionez, Eibarrek errespetua irabazi du, talde indartsutzat gauzkate, eta horregatik etortzen da jende gaztea proiektu honek erakarrita”, azpimarratu du.

Atzelari nafarraren iritziz, denboraldiaurrean gauzarik “garrantzi-tsuenak” lortu omen dituzte, “elkar ezagutzea eta behar bezala egoki-tzea”.

“Hasiera baino ez da, eta ez dugu gure bertsiorik onena lehen jardunaldian erakutsiko; baina elkar ondo ezagutzeko aukera izan dugu eta jendeak ongi barneratu ditu misterraren mezuak eta zer egin nahi dugun: lehen asteburutik lehiakorrak izatea, eta gose den talde bat izan gaitezela, etxean sendotasuna erakutsiz”, nabarmendu zuen.

Arbillaren esanetan “alferrikakoa li-tzateke” epe luzerako helburuak markatzea, nahiz eta “gure proiektua goialdean egotekoa den, igotzeko postuetan”.

“Ez dugu errealitatea ez den beste ezer salduko. Garaipen batekin hastea oso garrantzitsua izango da, are gehiago pasa den denboraldia ikusita, bosgarren jardunaldian azkenak gindoazen eta. Irabazten hasteak lasaitasuna ekartzen du beti”, aipatu zuen.

Taldeko “jokalarien profilak” ikusita, zenbait gauza aldatu egingo direla iruditzen zaio. “Aldaketak an-tzemango dira alderdi taktikoan eta erasoko posizioetan. Elkarrekin ongi uztartuko gara, oso talde lehiakorra baikara. Maila handiko esperien-tziadun jendea dago, eta futbolari bikainak sinatu ditugu”, esan zuen amaieran.