Euren helburuak finkatzeko funtsezko hiru puntu jokatuko dituzte Eibarrek eta Andorrak, armaginen kasuan, sailkapeneko seigarren postua ez galtzeko, eta Eibarrer bisitatzen duen talde bisitariaren kasuan, oraingoz ukitu ez dituen jaitsiera postuetatik urruntzeko.

Joseba Etxeberriaren mutilek luzapen minutuertan porrot egin zuten joan den jardunaldiaa Vila-real Bren aurka La Ceramica estadioan jokatuko norgehiagokan, eta goialdeko sailkapena ikaragarri estu dagoenez, ezin dute bigarren porrota jarraian jaso. Beraz hiru puntuak funtsezkoak dira Joseba Etxeberriaren taldearentzat.

Etxeberriak ez du jokatzeko moduan izango Juan Berrocal erdiko atzelaria, partida bateko zigorra jaso baitu aurreko jardunaldian txartel gorria ikusi ondoren; haren ordezko Frederico Venancio portugaldarrak jokatuko du ziurrenik, denboraldi honetan entrenatzaileak apenas erabili badu ere.

Lesionatuta dagoen Rober Correa izan ezik, entrenatzaile elgoibartarraren esanetara egongo dira gainerako jokalari guztiak. Bestelakoan, elgoibartarrak Ligako ohik

o hamaikakoari eutsiko dio, konfiantza osoa baitu multzo horrengan azken jardunaldietan erakutsi duenez.

Joseba Etxeberria Eibarreko entrenatzaileak, larunbat honetan Ipuruan Andorraren aurka jokatu duen partidaren atarian adierazi duenez, bere aurkariari “baloiaren jabetzarekin” gustatzen omen zaio partidetan nagusitzea, eta horrexegatik, baloia “kentzea” izango omen da euren helburuetako bat.

Bestalde, Andorrak ez du bisitaritzat garaipenik lortu lehen jardunaldiaz geroztik, baina kontuan izatekoa da, etxetik kanpoko azken bi partidetan puntu bana eskuratu dituela Vila-real B eta Burgosen aurka hutsean berdinduta.

ATARIKOA

EIBAR Luca; Corpas, Venancio, Arbilla, Cristian; Sergio Álvarez, Matheus, Aketxe, Mario Soriano; Stoichkov eta Bautista.

ANDORRA Dani Martín; ‘Petxa’, Diego González, Adrià Vilanova, Diego Pampín; Jandro, Álvaro Martín, Sergio Molina; Julen Lobete, Iker Benito eta Manu Nieto.

Epailea Andrés Fuentes epailea (Valentziako batzordekoa).

Ordua/estadioa 18.30ean/Ipurua.