[Real - Bartzelona Liga F] Reala, ezinezkoa egia bihurtu nahian
Bartzelona hartuko du Atleticoren aurkako finalerdiaren atarian
Realakdenboraldiko partidarik zailenetako bat jokatuko du gaur (14: 00etan). Talde txuri-urdinak Futbol Club Bartzelona izango du aurkari, Atletico Madrilen kontrako Kopako finalerdia buruan duela. Realeko jokalariek erronka bikoitza izango dute: Bartzelonakoei aurre egin, eta datorren asteazkenean Anoetan jokatuko den partidarako indarrak gordetzea (18.30ean). Izan ere, Natalia Arroyorentaldeak kanporaketa gainditzeko aukera polita baliatu baitzuen joanekoan. Talde bien arteko partida berdinduta amaitu zen lehen norgehiagokan (1-1), nahiz eta zuri-gorriek lau baloi langara bidali eta Elene Letek penalti jaurtiketa bat gelditu.
Natalia Arroyo: "Tenemos que estar a la altura"
Txapeldunen Ligako azken hiru edizioetatik bi irabazi ditu Bartzelonak, eta Ligako sailkapenaren buruan dago partida guztiakirabazita, Levante UDren aurka berdindu zuten bakarra izan ezik.
Realeko deialdi honako hauekin osatu dute: Elene Lete, Santana, Vanegas, Izarne, Tejada, Jacqueline, Apari, Mirari, Arnaiz, Lorena, Etxezarreta, Jensen, Amaiur, Emma, Andreia, Alejandra Bernabé, Franssi, Guridi, Nerea Eizagirre, Uranga eta Cecilia.
Lehen itzuliko partidan, Realak 3-0 galdu zuen Bartzelonaren aurka